XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Baina, aizu, John -esan zuen O'Connor jaunak.

- Zergatik egin behar diogu ongietorria Ingalaterrako Erregeari ? Ez al zuen Parnellek berak...

-Parnell esan zuen Henchy jaunak hilda dago.

Hara, nik horrela ikusten ditut gauzak.

Burua zurituta iristen da tipoa tronura, ama zaharrak lehenago utzi ez diolako.

Mundua ikusitako gizona da, eta asmo onak ditu gurekiko.

Tipo egoki, txukun eta jatorra da, nire iritzia jakin nahi baduzue, eta ez da batere ergela.

Zera esango zion bere buruari: Zaharra ez zen inoiz joan irlandar basati horiek ikustera.

Zer Kristo, neroni joango naiz ea nolakoak diren ikustera.

Eta iraindu egin behar al dugu gizona, bisita adiskidetsu bat egitera datorkigunean?

E? Ez al da hala, Crofton?

Crofton jaunak baietz egin zion buruaz.

- Baina nolanahi ere esan zuen Lyons jaunak, argudioak eman nahirik, Edward Erregearen bizitza, zera, ez da oso...

- Pasatutakoa pasatuta dago -esan zuen Henchy jaunak.

- Nik gizona bera miresten dut.

- Tipo normal bat da, zu eta ni bezalakoxea.

- Bere grog edontzia hartzea gustatzen zaiona eta gonazale samarra beharbada, eta kirolari ona.

- Zer arraio, ezin al dugu irlandarrok garbi jokatu?

-Hori dena oso ondo dago -esan zuen Lyons jaunak.

- Baina begira Parnellen kasuari.

- Jainkoaren izenean esan zuen Henchy jaunak, zer analogia dago bi kasuen artean?